Sei saridun argazki erakusketan

Ubane Madera Zangitu 2023ko eka. 28a, 12:31

Ekainaren 6tik 24ra, Betaurrekoekin izeneko argazki erakusketa izan da Erakusketa Gelan. 38 lagunek erakutsi dute interesa argazkiren bat eskuratzeko, eta, zozketa egin eta gero, seik eskuratuko dute erretratua. 

Honako hauek izan dira aukeratutako argazkia eskuratuko duten irabazleak: Ion Elduaien, Santos Elizburu, Ander Epelde, Txaro Lete, Lourdes Lizarralde eta Gregorio Uribe. 

Aurki Kontrargikoak harremanetan jarriko dira eurekin argazkia jaso dezaten.

Kontrargiren partez, “zorionak irabazleei eta eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi. Eta gogoratu, inork argazki baten kopia nahiko balu Kontrargin salgai daudela, 40 euroan (30x40 zm)”.