Podologia zerbitzua eta botiken koordainketarako laguntza

Ubane Madera Zangitu 2023ko eka. 27a, 09:14

Asteotan, Itxaropena Erretiratuen Elkartean, koordainketa farmazeutikoa bideratzeko zerbitzua eskaintzen ari dira. Aholkularitza edo laguntza nahi duena eguenetan bertara daiteke. Bestalde, jakinarazi dute podologia zerbitzua hilean behin izango dela, hori ere eguenetan. Hurrengo hitzordua uztailaren 20an izango da. Azkenik, esan, bihar Tolosara joango direla txangoan.

Botiken koordainketa berreskuratzeko laguntza zerbitzuari dagokionez, eguenetan, 11:00etatik 12:00ak bitartean eskainiko dute. Honako dokumentazioa eraman beharko da: Nortasun Agiria, osasun txartela, telefono zenbaki bat eta kontu korronte zenbakia.

Podologia zerbitzuari dagokionez, berriz, eguenetan, 09:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik bukatu arte izango da. Hitzordua aldez aurretik hartu beharra dago, martitzenetan zein eguenetan, 11:00etatik 12:00etara. 

Uztailean, hilaren 20an bertaratuko da podologoa; gero abuztuan ez da zerbitzurik izango eta irailean, berriz, hilaren 21ean bertaratuko da.