Barikuan, 21:00etan Sorgin Afaria izango da Plaza Barrixan. Ordurako, plazaren erdian gertu izango dira sutan erreko diren adarrak eta bestelakoak.
22:30etan hasiko da Udate Gabeko ospakizuna. Hasteko, Soraluzeko Bertso Eskolakoek bertsotan jardungo dute, txalaparta doinuak aireratuko dira eta Ezoziko Ama Abesbatzak eta Soraluzeko Musika Eskolako Musika Kantuz-eko umeek abestuko dute. Ondoren, DBHko gazteek sua piztu, agurra dantzatu eta Sorgin Dantza dantzatuko dute, txistulariek lagunduta. Ondoren, konjuroak denen artean esan eta Sorgin Dantzako bigarren buelta egingo dute nahi duten guztiek.
Hortik aurrera suaren inguruan dantzan egiteko aukera izango da, trikitilarien doinura, eta suaren gainetik salto egitekoa ere bai, edabe magikoa edanez.