Kukumixoren udako ekintzetan izena emateko epea zabalik

Ubane Madera Zangitu 2023ko eka. 20a, 12:41

Gaurtik, ekainak 20, zabalik da Kukumixoren udako ekintzetan izena emateko epea. DBHko ikasleei zuzendutako eskaintza da. Bi ekintza antolatu ditu Kukumixok: uztailaren 17an hondartzara irteera eta uztailaren 18an mendira irteera, San Andresen gaua pasatuz. 

Izen-ematea ekainaren 20an zabaldu eta ekainaren 30ean itxiko da. Eta egun horretatik aurrera, plaza libreak dauden bitartean bakarrik onartuko dira matrikula berriak. Bi modu daude izena emateko. Online, HEMEN klikatuta. Aurrez aurre, udaletxeko harreran: 09:00etatik 14:00ak bitartean, astelehenetik barikura.

Prezioak honakoak dira: hondartzarako irteera 3 euro eta mendi irteera 7 euro. Eta hobariak ere badaude familia ugarientzat eta zailtasun ekonomikoak dituztenentzat.  

Hondartzarako irteerari dagokionez,  uztailaren 17an, 10:00etatik 17:00ak artekoa izango da. Mendiko irteera, berriz, uztailaren 18an 10:00etan irten eta uztailaren 19an, 14:00etan bueltatuko dira.