Odol Emaileen Nazioarteko Eguna da

Ubane Madera Zangitu 2023ko eka. 14a, 09:30

Gaur, ekainak 14, Odol Emaileen Nazioarteko Eguna da. Efemeridea gogora ekartzeko, odol-emaileen eskuzabaltasuna eskertzeko eta odol emaileak omentzeko, loneta jarri du udaletxeko paretan Soraluzeko odol emaileen elkarteak. Halaber, eguna baliatuta, odola ematearen beharra eta garrantzia azpimarratu dute odol emaileen elkartetik, are gehiago uda sasoian gauden honetan, odol beharra handitu egiten baita.

Soraluzen, maiatzean egin zen azken odol ateratzea eta hurrengoa uztailaren 21ean izango da. Hona hemen aurtengo egutegian geratzen diren hitzorduak:

  • Uztailak 21
  • Irailak 22
  • Azaroak 24 

Odola ematea ekintza erraza, segurua eta altruista da, eta, bizitza asko salbatzea ahalbidetzen du. Pandemiaz geroztik, odola emateko goizez hartu beharra dago txanda, honako telefono zenbakira deituta: 943 00 78 84. Odol ateratzeak, berriz, 16:30etik 20:30ak bitartean egiten dituzte, Itxaropena Erretiratuen Elkartean. 

Odol emailea izateko baldintzak honakoak dira:

  • 18 urte baino gehiago izatea.
  • 50 kg baino gehiago izatea.
  • Osasun ona izatea. (Medikuaren kontrola izaten da beti).