2021eko martxoaz geroztik, mankomunitateak mini-garbiguneetan batzen zituen kafe kapsulak, Nestlé enpresarekin sinatutako hitzarmena tarteko.
Iaz, 5.325 kilo kapsula batu zituzten eta hori ikusita, edukiontzi berezituak ipintzea erabaki zuten, bakarrik kafe kapsulak batzeko.
Orain, halako 45 jarri dituzte eskualdeko 8 udalerrietan. Soraluzeko kasuan, aste honetan ipini dituzte, bata Santa Ana 26an eta bestea Erregetxeko mini-garbigunearen ondoan.
Edukiontzi horien kudeaketa Ekogras enpresak egingo du, eta, Eusko Jaurlaritzak emandako dirulaguntzaren bitartez finantzatuko da.