"2014an ailegatu nintzen espainiar estatura. Nire herrialdeko ekonomia oso gaizki zegoen eta hemen egoera hobea aurkitu nuen. Lehenik Bartzelonan bizi izan nintzen eta ondoren Bilbon ere bai, hiru urtez. Bost urte dira Soraluzera etorri nintzela eta hiru neure frutadenda zabaldu nuela. Hasierako urteak oso gogorrak izan ziren. Lau urte behar izan nituen paperak lortzeko. Gero gogotik lan egin behar izan nuen azkenik neure negozioa montatu ahal izateko. Orain hobeto bizi naiz".