"Iazko uztailean etorri nintzen Soraluzera nire aitarengana. Nire aita 2019an etorri zen. Aldaketa zaila izan da; sentitzen dut beste mundu batean nagoela. Aldaketa txiki asko dira, balio handia dutenak. Bereziki garrantzitsua da hizkuntza eta kultura aldaketa. Gainerakoan, Soraluze leku polita eta lasaia iruditzen zait eta nire asmoa da hemen bizitzea, nire aitarekin eta anaiarekin batera. Gogorrena egin zaidana da familia galtzea eta baita nire herrialdea eta denbora ere: hemen zerotik hasi behar dut berriz. Sentitzen dut garai hau oso garrantzitsua dela nire bizitzan, nire etorkizuna prestatu behar dudalako hemen. Zorionez hemen badago lanerako aukera. Espainolez ikasten dihardut EPAn; badut batxilergoa eta soziologia ikasketak ere bai, unibertsitatean. Etorkizunean gustatuko litzaidake garraio logistika ikastea edota erizaintza".