Zabalik dago izen-ematea gaztelekuan eta ludotekan

Ubane Madera Zangitu 2023ko eka. 12a, 18:24

2023-2024 ikasturtean gaztelekura zein ludotekara joateko izen-ematea zabalik da. Bi kasuetan, ekainaren 23ra arte eman daiteke izena. Urteko kuota berbera da bi zerbitzuetan: 40 euro (familia bereko bi matrikula edo gehiago badira, berriz, 30 euro). Bestalde, hobariak ere badaude. Ludotekaren kasuan, irailaren 11n hasiko dute ikasturtea eta gaztelekuaren kasuan, berriz, irailaren 15ean. 

Bukatzear daude Parrandan udal ludotekako zein udal gaztelekuko aurtengo ikasturteak. Gaztelekuaren kasuan, aste honetako barikuan bukatuko da. Ludotekaren kasuan, berriz, ekainaren 23an. 

Halaber, zabalik dago datorren ikasturterako izen-ematea bietarako, ludotekarako zein gaztelekurako. Ekainaren 23ra arte eman ahal da izena eta behin epe hori bukatuta, plaza libreak dauden neurrian bakarrik onartuko dira matrikula berriak.

Izena emateko bi bide daude: online edo aurrez aurre. 

Online moduari dagokionez, honakoa da helbidea: www.soraluze.eus/eu/tramiteak/izen-emateak. Hori bai, hobariren bat eskatzea nahi bada, ezin da matrikula modu hau erabili.

Gaztelekua, aurrez aurre

Gaztelekuari dagokionez, aurrez aurre izena emateko, matrikula-orria bete eta ordainketa ziurtagiriarekin batera udaletxean edo gaztelekuan entregatu beharra dago: udaletxean, 09:00etatik 14:00etara eta gaztelekuan, astelehenetan eta asteazkenetan, 16:30etik 19:00etara. Ordaintzerakoan jarri: GAZTELEKUA + haurraren izen-abizenak.
Gaztelekuak ohiko ordutegia izango du datorren ikasturtean. Aldaketarik balego, irailean jakinaraziko lukete. 

Bestalde, honako izen-ematea LH5-6koendako bakarrik da. DBHko Gaztelekuko erabiltzaileei irailean emango diete izen-emate fitxa eta hura betetzea nahikoa izango da.

Ludoteka, aurrez aurre

Ludotekari dagokionez, berriz, aurrez aurre izena emateko, matrikula-orria bete eta ordainketa ziurtagiriarekin batera udaletxean edo ludotekan entregatu. Udaletxean, 09:00etatik 14:00etara eta ludotekan, astelehenetik ostegunera, 16:30etik 19:30era eta barikuetan 14:30etik 18:30era. Ordaintzerakoan jarri: LUDOTEKA + haurraren izen-abizenak. 

40 euro urtean

Bi zerbitzuen kasuan, urteko kuota da 40 euro. Familia bereko bi matrikula edo gehiago badira, berriz, 30 euro. Bestalde, hobariak ere badaude, familia ugarientzako eta zailtasun ekonomikoak dituztenentzako. %50eko eta %100eko hobariak dira. 

Kontu korronteak

Honakoak dira ordainketa egiteko kontu korronte aukerak: 

  • Laboral Kutxa ES03 3035 0004 93 0040900023.
  • Kutxa ES05 2095 5062 991060019873
  • BBVA ES03 0182 2410 460010194004
  • BANCO SABADELL ES84 0081 4253 120001000606

Ludotekarekin lotutako oharrak eta ordutegia

  • Astelehena            Asteartea       Asteazkena     Osteguna                Barikua
  • 16:30
    18:00 HH 4-5 A      HH 4-5 B       HH 4-5 A         HH 4-5 B                   LH 3-4 (16:30-18:30)
  • 18:00
    19:30 LH 1-2 A      LH 1-2 B       LH 1-2 A            LH 1-2 B

4/5 URTE eta LH1/LH2-ko haurrek ordu eta erdiko saioak izango dituzte, astean bitan. Bi egun aukeratu behar dituzte, astelehena eta asteazkena (A) ala asteartea eta osteguna (B).
Ordu eta erdi horretan zehar behar dutenean sartu eta irten ahal izango dira, beste ekintza batzuekin bateragarria izan dadin.

2. LH3/LH4-ko haurrek bi orduko saioa izango dute ostiraletan.
Bi ordu horietan zehar behar dutenean sartu eta irten ahal izango dira, beste ekintza batzuekin (dantza, pelota...) bateragarria izan dadin.

3. 4/5 URTE eta LH1/LH2-ko haurren talde bakoitzean plaza kopurua mugatua da eta matrikulazio-hurrenkeraren arabera emango dira. Talde bat betetzen denean (24 haur), beste taldean matrikulatuko dira haurrak.