Gezur mila-k gaur egun sare sozialetan murgilduta egoteak suposatzen duenaz dihardu. Gaineratu dutenez, “hemen sortzen den alter egoa erreala da, transmititzen dugunarekiko proportzionala. Kea saltzen dugu sare horietan dugun aipagarritasuna bilatuz. Izan ere, bizi garen iragazkirik gabeko errealitate honek balioa galdu duela dirudi mundu paralelo faltsu horren aurrean. Like-aren eraginez mugitzen gara, eta arrakasta eta autoestimua zenbaki hutsen mende daude”.
Hain zuzen, horixe erakutsi nahi du sinlge-aren azaleko irudiak, “gizarteak plataforma horietan saltzen duena. errealitate desitxuratua. Kea”.
Gezur mila Haritz Harreguy Studios-en (Asgarth, Sara Zozaya, Sua, Dupla, Ken 7...) grabatu dute eta Tony Lindgren-ekin Fascination Street Studios-en (Katatonia, Vola, Amorphis, Leprous...) masterizatu dute.
Bi disko ditu Muzak musika taldeak, Programaturik, 2021eko abendukoa eta Irabaziak eta galerak, 2023ko urtarrilekoa. Rock progresiboaren bidetik, oraingoan, metalaren edota pop-aren ukituekin jolastu dute. Muzak talde dinamikoa da, etengabe aldatzen ari dena, Soraluzeko Joanes Iñurrieta da ahotsa eta gitarra, Ruben Irigoyen elgoibartarra da bateria eta Aitor Sagarmendi mutrikuarra da baxujolea.
Udan hasita, lau kontzertu ditu hitzartuta Debabarreneko musika taldeak:
- Uztailak 24, Soraluze
- Abuztuak 28, Elgoibar (Muzak + Su ta Gar)
- Irailak 15, Azpeitia
- Urriak 13, Urnieta (Muzak + Ithaka)