Ezoziko jaiak auzotarren arteko giroan

Egoitz Unamuno 2023ko eka. 12a, 09:18

Ezozi bailarako auzotar ugari batu zen atzo santutegiaren estalpean ospatu zituzten jaietara. Eguerdiko mezaren ostean, auzotarrek jan-edanean gozatu zuten Eatik eta Legutiotik etorritako kirolariek eskaini zuten herri kirol erakustaldiaz eta baita Ermutik eta Urretxutik etorritako Irune Badagoiti eta Beñat Torres bertsolari gazteek kantatu zituzten bapateko bertso zirikatzaileez ere. Viktoriano abadeak mezaren amaieran esan zuen bezala:"Gora Ezoziko Ama! eta gora gu ta gutarrak!".  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.