Soraluzeko egoitzako langileen gatazka konpontzeko bidean

Ubane Madera Zangitu 2023ko eka. 9a, 09:20

Atzo, eguena, protestan segi zuten Mesedeetako egoitzako hainbat langilek, LAB sindikatuak deituta, baina aldarte hobea zuten. Egoitzatik proposatu diete bai LAB sindikatuari zein ELAri gatazka honi buruz bakoitzak bere proposamena egitea. Ondoren, bi proposamenen artean bozketa eginda aukeratuko dute langileen gehiengoak nahi duena. Horrekin, hasiera batean, konforme leudeke.

Atzo, azken eguenetan moduan, goizean zein iluntzean egin zuten protesta zaratatsua Mesedeetako egoitzako langileek, Plaza Berrian.

Dena den, badirudi konponbidean dela egoera. LABeko ordezkariak esandakoaren arabera, egoitzatik eskatu diete langileen ordezkari diren ELAk zein LABek bakoitzak bere proposamena egitea langileen lan-jardunarekin lotuta. Esandakoaren arabera, ondoren, aukera emango diete bi proposamenen artean bozketa egin eta gehiengoak erabakitzen duena aplikatzeko.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.