Gaur gauean, lanak egin behar dituzte Elgoibarren, Maltzaga parean, AP-1 eta AP-8 autobideen artean, Behobia noranzkoan. Hain justu, lotuneko zubibidea ikuskatzeko lanak amaitu ondoren, langileen eta erabiltzaileen segurtasuna bermatzeko jarri zituzten euste hesiak kentzeko lanak egin behar dituzte.
Lotune hori itxi egingo da 22:00etatik 06:00etara, 145,000 eta 146,500 kilometro puntuen artean.
Alternatiba gisa, AP-1etik Behobiarako noranzkoan doazen ibilgailuek Eibarreko irteeraraino jarraitu beharko dute, Bilbo noranzkoan eta AP-8 autobidea hartu berriro ordainleku berean, Behobiarako noranzkoan.