Datorren astean hasi eta ekaina amaitu arte, Okelia harategiak udako jardunera egokituko du ordutegia. Astelehenetan eta martitzenetan, 08:00etatik 13:00ak arte izango da zabalik; gainerako egunetan, berriz, goizez 08:00etatik 13:00ak arte eta arratsaldez, 16:30etik 19:30ak arte. Eta zapatuetan ere, 08:00etatik 13:00ak arte.
Uztailean, berriz, astelehenetik eguenera eta zapatuetan goizez zabalduko dute eta barikuetan goizez eta arratsaldez.
Egunero denetik, zenbait produktu enkarguz
Bestalde, gogora ekarri dute etxean egindako produktuak ere badituztela salgai, “ahalegintzen gara egunero denetik edukitzen, eta, ez badugu, bezeroak eskatu eta egiten dugu, egun batetik bestera. Adibidez, izter beteak enkarguz egiten ditugu”, esan du Jon Elizburuk. Enkarguak bertan egin daitezke eta baita telefonoz era: 943 75 23 75.
Okelia harategian bertan egiten dituzte tripakiak, txorizoak, txistorrak, saltxitxak eta hanburgesak eta bertan egosten dituzte mingainak eta muturrak.