Pertsona gazteak, edadetuak, helduak… denetariko soraluzetarrak azaltzen dira Betaurrekoekin izeneko erakusketan. Kontrargi Argazki Kolektiboak Soraluzen egindako XXXIII. Argazki Rallyrako ezarritako gaietako bat izan zen Betaurrekoekin, eta, hori abiapuntu, rallyan parte hartu zuten argazkilariek egindako erretratuak dira.
Ia 30 daude. Txakur ezagun asko baten erretratua ere bai. Bihartik, ekainaren 24ra bitartean ikusi ahal izango da erakusketa, lanegunetan, 19:00etatik 20:30era eta zapatuetan, 12:00etatik 13:30era.
Gainera, erakusketa ikustera joan eta bertan izena ematen dutenen artean sei argazki zozketatuko ditu Kontrargik.
Bideoa: Mikel Valero.