Zapatuan, ume mordoa ibili zen Atxolin Guraso Elkarteak Erregetxean antolatu zuen jolas-parkean. Puzgarri mundialak izan ziren protagonista, baina haiek osatzen bestelako jolasak eta tailerrak ere izan ziren, umeen gozamenerako. Gainera, ekimenari amaiera borobila emateko, apar festa egin zuten. Argazkiak: Irati Iñurrieta.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!