Barikuan, kiroldegiko harmailak betetzea lortu zuten berriz ere Birakakoek, ikasturte amaierako emanaldian. Eibarko eta Elgoibarko lagunekin batera, ikuskizun fina eskaini zuten soraluzetarrek eta, bukaeran, irakasle izateari utzi behar dion Sara Arrizabalagari eskerrak eman nahi izan zizkioten bere ikasleek, gauari amaiera hunkigarria emanez. Ikuskizun guztiak eta bukaerako agurra bideoetan ikusgai.
Biraka Dantza Eskolako 122 ikaslek hartu zuten parte 'BiraKAOS' jaialdian: 62 herrikoak; gainerakoak, Eibartik eta Elgoibartik etorritakoak.
24 dantza saio eskaini zituzten guztira eta, horietatik, zortzitan aritu ziren Soraluzeko haur eta gazteak: