Astelehenetik, saltokiaren ordutegia udako jardunera egokituko du Iñarra harategiak. Honako ordutegia izango du: astelehenetik zapatura, 08:00etatik 13:30ak arte eta martitzenetan eta barikuetan, arratsaldez ere bai, 18:00etatik 20:00ak arte, bezeroei zerbitzu hobea eman eta erosketak errazteko.
Horrez aparte, Whatsapp bitartez, enkarguak egin eta erositakoa ordutegiz kanpo jasotzeko aukera emango dute, 641 21 54 70 zenbakiaren bitartez.
Bestalde, jakinarazi dute harategian bertan ekoizten dituzten produktu berezietarako egutegia ezarri dutela; hartara, bezeroek badakite noiz erosi ahalko dituzten. Honakoa da egutegia:
- Oilasko hanburgesa: martitzenetan
- Burruntzi-pintxoa: eguaztenetan
- Jakobitoa: eguenetan
- Katxopoa: barikuetan eta zapatuetan