Bozketarako atea irekita

Ubane Madera Zangitu 2023ko eka. 1a, 14:01

Gaur, eguena, atzera ere plazara irten dira Mesedeetako egoitzako hainbat langile, lan-baldintza berberak aldarrikatzeko protesta egitera. Orain arte baino baikorrago daude. Izan ere, batzarra egin dute Udalarekin eta lan-jardunei buruzko erabakia bozketa bidez hartzeko aukera zabalik dute orain. LABeko ordezkariak esplikatutakoaren arabera, pandemia aurretik, bozketa bidez hartzen ziren halako erabakiak, gero eten egin zuten sistema hori eta orain, berreskuratu egin nahi dute. Iluntzean, berriz, beste elkarretaratze bat egingo dute, 19:00etan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.