Bihar, Elkarbizitza Jaia ospatuko dute eskolan

Ubane Madera Zangitu 2023ko mai. 31a, 11:42

Plaentxi Eskolako ikasleak 2018ko Elkarbizitza Egunean.

Bihar, eguena, Elkarbizitza Jaia ospatuko da Plaentxi Herri Eskolan. Helburua da Soraluzen dagoen aniztasuna aberastasun bezala ulertu eta hori ospatzea. 16:45ean hasita, 18:30ak arteko jaia izango da, jolasekin, dantzekin, tailerrekin, merendolarekin eta bestelakoekin. Ikasleak zein gurasoak daude jaira gonbidatuta. 

Honakoa izango da Elkarbizitza Jaiko egitaraua: 

  • 16:35: Irekiera.
  • 16:45: Ongi-etorria.
  • 16:50: Globoen jolasa.
  • 17:10: Dantzak.
  • 17:30: Tailerrak eta merendola.
  • 18:30: Talde argazkia eta agurra. 

2018an ospatu zuten Plaentxi Eskolan azken Elkarbizitza Eguna. Pandemiak ekimena geldiarazi ondoren, aurten berreskuratuko dute jaia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.