“Aspaldiko markarik onena”

Ubane Madera Zangitu 2023ko mai. 30a, 09:01

Ama-alabak barikuan, odola ematen, lehen aldiz, gainera. Argazkia: Bixente Olaizola.

Barikuan, odol ateratzeak egin zituzten Itxaropena Erretiratuen Elkartean eta oso pozik geratu ziren soraluzetarren eskuzabaltasunarekin. 37 odol-poltsa lortu zituzten eta gainera, horietatik hiruk lehendabiziko aldiz eman zuten odola. Soraluzeko elkartetik esandakoaren arabera, “aspaldiko markarik onena” izan zen. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.