Gaur, barikua, 19:00etatik 21:00etara zabalduko dute Batzokia. Bost hilabetez itxita izan ondoren, inaugurazioa egingo dute iluntzean. Ondoren, itxi egingo dute; bihar, etzi eta astelehena, berriz, berriro ere izango da zabalik eta martitzenean itxi egingo dute, tabernari eta jatetxeari azken ukituak emateko.
Moises Etxaniz bergararra izango da kudeatzailea. Kontatu duenez, tabernari eta jatetxeari garbiketa orokorra egin diete, margotu ere egin dute eta besteak beste, lurra aldatu.