Bihar, odol ateratzeak

Ubane Madera Zangitu 2023ko mai. 25a, 19:38

Herritarrak odola ematen, martxoan.

Bihar, barikua, odol emaileek hitzordua dute odola ematera joateko. Ohi denez, Itxaropena elkartean izango dira Odol Bankuko medikuak odol ateratzeak egiten, 16:30etik 20:30ak arte. Gogoan izan odola ematera joateko, goizean txanda hartu beharra dagoela, honako telefono zenbakira deituta: 943 007 884. 

Martxoko odol ateratzean herritar gutxi bertaratu zela ikusita, dei egin dute biharko hitzordura odola ematera joateko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.