Garbitzaileak greban

Ubane Madera Zangitu 2023ko mai. 25a, 09:01

Herenegun, martitzena, Deba eskualdeko garbitzaileek elkarretaratzea egin zuten Plaza berrian eta ondoren, manifestazioa erdigunetik. Eraikin eta Lokalen Garbiketa hitzarmenean “benetako negoziazioa” berrantolatzea eskatzen dute.

Herenegun, Deba eskualdeko garbitzaileen bigarren greba eguna izan zen. ELA sindikatutik esandakoaren arabera, IMPACTO enpresarekin azpikontratatuta dauden Udal garbitzaileen % 80 greban daude “erosteko ahalmena bermatuko duen eta prekarietatea amaituko duen garbiketa-hitzarmen duin bat lortzeko”.

Soraluzeko kasuan, greba egiten ari dira zazpi garbitzaileetatik bost; hain justu eskolako, Haurreskolako, ludotekako eta Gaztelekuko garbitzaile guztiak eta kiroldegiko 3 garbitzaileetatik bat daude greban. Domekara arte segituko dute protestarekin. 

Atzo, berriz, Oñatin egin zuten manifestazioa. Natran hasi ziren, bertan, garbitzaileen 10 langileak greban baitaude eta ondoren, Oñatiko kiroldegitik pasa ziren, bertan, langileen % 90 greban baitaude.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.