Avanza Movilidad enpresak kudeatzen dituen autobusen mantenu falta eta haien egoera kaskarra salatu nahi dute barikuan hasiko duten grebaren bitartez. Hain justu, hilabeteak daramatzate autobusen egoera salatzen eta behin baino gehiagotan ikusi dira autobusak han eta hemen geldituta, arazoengatik.
Urrutira joan barik, joan den astean bertan Txurrukeneko geltokian egon zen autobus bat geldi denbora batez, atzeko atea itxi ezinda zebilelako eta beste autobus batik erruberak eztanda egin zion Zubi Nagusian.
"Guztion segurtasunarengatik"
ELA sindikatutik, greba deitu duen sindikatutik barkamenak eskatu nahi dizkie aldez aurretik autobusen erabiltzaileei, grebek sor diezaieketen eragozpenengatik, baina gaineratu dute guztien segurtasuna bermatu nahi dutelako egingo dutela greba: “Guk gure soldatetatik dirua galduko dugu greba dela-eta, gure bidaiariak zein gu babesteko, guztion segurtasunarengatik. Gure ustez, autobusak behin baino gehiagotan abiatzen dira segurtasun neurriak betetzen ez dituztela eta horrek arriskuan jartzen ditu bai bidaiariak eta baita gu ere”.