Sendabelarren ikastaroa

'Vicks VapoRub' famatuaren baliokide naturala prestatzen irakatsiko du Garbiñe Larreak

Erredakzioa 2021ko mai. 1a, 18:14

Garbiñe Larrea.

Ekainaren 3an, "Vicks VapoRub famatuaren baliokidea: izei ukendu baltsamikoa" prestatzen irakatsiko du Garbiñe Larrea adituak Bizilore eskolaren egoitzan. Izen-ematea zabalik dago.  

Ekainaren 3an, larunbat goizez, izei ukendu baltsamikoa prestatzen irakasteko saio teoriko-praktikoa eskainiko du Garbiñe Larrea urnietarrak. Ukendu hori "Vicks Vaporub famatuaren baliokidea da eta hura bezala, erabiltzen da eztula eta arnas aparatuko gaitzak baretzeko edota artikulazioetako eta giharretako minak leuntzeko. Umeei ere eman dakieke, inolako arazorik gabe".   

Saioak bi orduko iraupena izango du -goizeko 11:00etan hasi eta 13:00etara bitartean-, eta amaitu ostean, partehartzaile bakoitzak ukendu pote bat eroango du etxera.

Ikastaroaren prezioa 30 eurokoa da eta izen-ematea zabalik dago ekainaren 2ra arte. Horretarako 665756938 zenbakira deitu edo idatzi behar da.

Aritua eta aditua sendabelarretan

Garbiñe Larrea Iturralde (Urnieta, 1976) aritua eta aditua da sendabelarren arloan. Naturopata kolegiatua da eta 2021ean, Sendabelarrek dakitena liburu arrakastatsua kaleratu zuen. Harrezkero, sendabelarren inguruko hitzaldi eta ikastaro ugari ematen dihardu Euskal Herri osoan zehar, egun Azpeitian bizi den Larrea.