Domekan, artisau azoka

Ubane Madera Zangitu 2023ko mai. 19a, 14:01

Domekan, artisau azoka izango da, herriko bost artisauren eskutik. 10:30rako gertu izango dituzte saltokiak, Zubi Nagusian eta 14:30ak arte izango dira bertan. Egurrezko lanak, bitxiak, telekin eta bestela egindakoak eta besteak beste, Egotzako gazta izango da aukeran.

Honako artisauek parte hartuko dute domekan: Julen Mendikutek, Txaro Fernandezek, Cristina Albisuak, Onar Muguruzak eta Nuria Murok.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.