Iazko ildoari jarraituz, UEUk 20 jardunaldi eta topaketa antolatu ditu hainbat eragileekin elkarlanean, euskal gizartearentzat garrantzitsuak diren gaien inguruan hausnartzeko helburuarekin. Baiona, Eibar eta Iruñeaz gain, Bilbo, Tolosa, Usurbil eta Donostian ere egingo dira jardunaldiak. Hauek dira bertan landuko diren gaietako batzuk: herritarrak ikerketan inplikatzen, lodifobia neomaterialismotik eta emakumeak eta kooperatibismoa. Matrikula dagoeneko zabalik dago www.ueu.eus helbidean. Horrez gain, ikastaroen zerrenda osoa ikusgai.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.