Datorren astean, 1.080 euroko gutxieneko pentsioa 14 ordainsaritan aldarrikatzeko oinezkoen martxak abiatuko dira, maiatzaren 22an. Bizkaikoa Bilbotik abiatuko da, Arabakoak Aguraindik eta Iruña Okatik eta Gipuzkoakoa, berriz, Bergaratik, 12:00etan. Ibilaldietan, ehun bat pentsiodun abiatuko dira eta bidean gehiago batuko zaizkie.
Atzo, astelehena, horixe izan zuten hizpide Soraluzeko elkarretaratzean parte hartu zuten 35 bat herritarrek. Halaber, dei egin zuten ostegunean, oinezkoen martxak iragartzeko Bergaran egin behar duten prentsaurrekora joateko, babesa ematera. Horrekin batera, jakinarazi zuten Gipuzkoako ibilaldiko lau etapa egiteko 24 boluntarioek eman dutela izena dagoeneko eta gutxienez, beste sei behar direla talde finkoa osatzeko.
Bestalde, jakinarazi zuten Soraluzeko ordezkaritza ere izan zela pasa den asteburuko mobilizazioetan.