Iragarritako moduan, gaur, astelehena, goizeko lehen orduan hasi dituzte Goiko kalea leuntzeko lanak. Aurreikuspena da lanek barikura arte irautea eta bitarte horretan, oinezkoendako pasoa lagako dute kalearen bazter batetik. Lanen ondorioz hauts handia altxatzen denez, Udalak kale horretako bizilagunei gomendatu die lanen ordutegian -08:00etatik 18:30ak bitartean- leihoak itxita izatea eta arroparik ez eskegitzea.
Goiko kaleko zorua galtzada-harrizkoa da eta hark zaildu edo deseroso egiten die bertako pasoa bizilagun askori, batik bat, gurpildun aulkietan dabiltzanei. Horregatik eta hainbatek horrela eskatu dutelako, Udalak zorua leundu egingo du aste honetan.
Izagirre igeltserotzak egingo ditu lanak, 10.303,99 euroko aurrekontuarekin.