Gaurko egunez 1980an, Martin Zabaletak eta Pasang Tembak lehen aldiz ikurrina ezarri zuten munduko lekurik garaienean, Everest mendiaren gailurrean. Gaur, txistulariek, urteurren hori gogoan hartu eta mendiarekin zerikusia duten doinuak jo dituzte hilabeteroko kalejiran: 'Mendizaleak aurrera', 'Mendigoizaleak', 'Mendiko soinuak'... Bide batez, eskerrak eman nahi izan dizkiete "balkoietatik txalotzen gaituzten herritarrei eta pazientzia izaten duten auto gidariei".