0 KM KOMERTZIOAK

Bihar zabalduko dute Itxaropenako taberna

Ubane Madera Zangitu 2023ko mai. 12a, 16:51

Lau astean itxita izan ondoren, bihar, zapatua, zabalduk dute berriro ere Itxaropena Erretiratuen Elkarteko taberna. Ohiko ordutegian, 10:00etan zabalduko dute. Bestalde, gogoan izan, zabalik dagoela Portugaletarako txangorako izena emateko epea.

Txangorako izena emateko, Itxaropenako bulegora bertaratu behar da, martitzenetan 11:00etatik 12:00etara eta 16:30etik 18:30era eta eguenetan, 11:00etatik 12:00etara. Maiatzaren 18ra arte eman ahal da izena. Txangoa, berriz, maiatzaren 24an izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.