Azken hilabeteotan, hainbat herritarrekin lanketa egin du Udalak, banaka zein taldeka, ikusteko Jabetze Eskolarekin lotuta dagoen interes maila zein taldeen/herritarren kezkak zeintzuk diren. Izan ere, Jabetze Eskolaren bitartez, tailerrak, ikastaroak, taldeen formazioa, elkarlana… landu eta bultzatu nahi dituzte. Jabetze Eskolak sareak eraikitzeko eta gure errealitatea ikuspegi feministatik aztertu eta zalantzan jartzeko beharrezko tresnak eskaintzeko gunea izatea bilatzen baitu.
Biharkoa, prozesu ireki horren azken fasea izango da. Alegia, “atera diren ideiak garatu, Jabetze Eskolaren nondik norakoak zehazteko, interesik handiena duten gaiak eta ordutegia erabakitzeko, feminismoa lantzeko, autonomia bultzatzeko, sexualitatea, indarkeria erradikatzeko, kultura eta dibertsitatea lantzeko…” Bestela esanda, Jabetze Eskolaren funtzionamendua zehazteko eta eskolan zer nahi den egin definitzeko, Yoana Azpitarte Berdintasun teknikariak esplikatu duenez.