Dena prest bihar ziba lehiaketa jokatzeko

Ubane Madera Zangitu 2023ko mai. 12a, 10:45

Bihar, zapatua, ziba edo tronpa lehiaketa izango da, Iratxo Goxo-dendaren eskutik. 2005eko Nazioarteko Ziba Txapeldun Jorge Morales bertaratuko da eta umeak zein haien zibak dantzan jarriko ditu berak esandako ariketak egiten. 17:00etan hasiko da eta parte hartu nahi duenak frontoira joatea besterik ez du; han, Moralesek berak antolatuko ditu lehiakideak adinaren/mailaren arabera.

Azken asteotan, Soraluzeko ume mordoa buru-belarri ari dira ziba edo peonza zeinek ondoen dantzan jarri. Izan ere, Iratxo Goxo-dendaren eskutik, aurten ere Soraluzera etorriko da Nazioarteko Ziba Txapeldun Jorge Morales, ziba lehiaketa egitera.

Sariak eta erakustaldia

Biharko, zapatua, egin du hitzordua, frontoian 17:00etan. Edozein umek zein gaztek parte hartu ahal du txapelketan. Gainera, ez dago aldez aurretik izena eman beharrik. Eta lehiaketako onenek saria izango dute, ziba bereziren bat, skateboard-en bat… Moralesek berak ekarriko dituenak.

Lehiaketa hasi aurretik, ohi duenez, ziba txapeldunak berak erakustaldia egingo du. Benetan iaioa da zibarekin eta saio ikusgarria egin izan du etorri izan den bestetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.