Goazen, Soraluze! zerbitzuaren baitan, bihar, eguena, Soraluzeko kirol orientatzaile Anje Eskartzak Jarduera Fisikoaren Onurak izena duen hitzaldia eskainiko du, 17:00etan. Hitzaldia euskaraz eta gaztelaniaz izango da eta interesa duen edozein bertara daiteke.
Txangoa
Bestalde, maiatzaren 24an, txangoa egingo dute Portugaletera, besteak beste, hango zubi eskegia, Bizkaia Zubia ikustera. Egun osoko txangoa izango da, 09:15ean Soraluzetik irten, hamarretakoa Areetan egin eta besteak beste, El Puente jatetxean bazkalduko dute.
Txangoaren prezioa da 35 euro eta izena eman daiteke martitzenetan 11:00etatik 12:00etara eta 16:30etik 18:30era eta eguenetan, 11:00etatik 12:00etara. Maiatzaren 18ra arte eman ahal da izena.
Bestalde, Itxaropenako tabernak itxita segitzen du laugarren astez; osasun kontuengatik dago itxita.