2023/05/10 17:00 - 19:00
Maiatzeko eguaztenetan zehar, jatorriz munduko lau herrialdetakoak diren lau soraluzetarrek, Damarys Ojedak (Venezuela), Cristina Cuencak (Valladolid-Espainia), Geyne Dos Santosek (Brasil) eta David Lindemannek (Alemania) postre bana prestatzen ikasteko saioa eskainiko dute Gaztelekuan. Izen-emateak zabalik jarraitzen du: deitu edo idatzi 605287739 telefonora (Arrate).
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.