Irukurutzeta Eguna domekan, Karakate Bizirik plataformaren deialdi eta guzti

Egoitz Unamuno 2023ko mai. 4a, 16:34

Irukurutzeta Eguna iaz.

Maiatzaren 7an, domekan, Irukurutzeta Eguna ospatuko da eta antolatzaileek jakinarazi dutenez, goizeko 11:30etatik aurrera banatuko dute salda eta txorixoa. Bestalde, Soraluzeko eta Elgoibarko Karakate Bizirik plataformek bat egin dute egunarekin eta mendi martxak antolatu dituzte bi herrietatik, 11:30ean, Irukurutzetan, elkarrekin argazkia ateratzeko. Plataformak dei egin die plaezentziatarrei eta elgoibartarrei mendi martxetan parte hartzera.    

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.