Gaur goizean, elkarretaratze zaratatsua egin dute egoitzako langileek, aldarrikatzeko bertan diharduten langileek lan-baldintza berberak izan beharko lituzketela eta gaur egun hori ez dela horrela. 20 lagunetik gora elkartu dira Plaza Berrian egin duten protestan, gehienak egoitzako langileak, baina haiekin batera hiru egoiliar eta langileen senideren bat zein beste ere izan dira, 25 bat lagun, guztira. Gaur, 19:00etan, beste elkarretaratze bat egingo dute.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.