Gaur zabalduko dute Gabolatseko zubia

Ubane Madera Zangitu 2023ko mai. 4a, 08:58

Gaur arratsaldean, eguena, zabalduko dute Gabolatseko zubia ibilgailuendako. Horrenbestez, normaltasunera bueltatuko da zirkulazioa eta bukatutzat emango dituzte SAPAren kanpoko aldean zanga zabaltzeko lanak. Martitzenean hasi zituzten lanak, SAPAn eraikiko duten aisialdi-gunerako azpiegiturak sartzeko zanga egiteko, hain justu.

Orain arte SAPAko lehen pabiloiaren fatxadatik zihoazen azpiegiturak (argindarra, telefonia…) lurpetik bideratzeko lanak egiten dihardute tailer zaharraren barruan eta gauza bera egin dute aste honetan, baina pabiloiaren kanpoko aldetik. Obrak bukatuta, zubia gaur arratsaldean zabalduko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.