Azken egunak txorien erakusketa ikusteko

Egoitz Unamuno 2023ko mai. 3a, 16:15

Ikusi duzu inoiz eskilarazo bat mokoan sagua duela? Ba, hori eta beste hainbat txoriren argazkiak ikus daitezke egunotan kiroldegian ikusgai dagoen txorien erakusketan: ur-makinistia, kardantxilloa... Erakusketa zabalik dago zapatu eguerdira arte. Bideoa: Mikel Valero.  

"Hurbil dituzu, begiratu baino ez duzu" dio Oliver Perez eta Imanol Manterola argazki ikusgarriak biltzen dituen erakusketaren goiburuak. Antolatzaileen esanetan, erakusketa oso arrakastatsua dihardu izaten eta apirilean zabaldu zenetik dozenaka herritar hurreratu da, asko umeekin, eta horietako hainbatek txorien inguruko kontuak kontatu ditu: ezagutzen dituen txorien izenak, kantatzeko moduak, komentarioak... "Harrigarria da txoriek nola ukitzen duten jendearen barrua".   

Erakusketa ikusgai dago zapatu egierdira arte, eguenean eta barikuan 19:00etatik 20:00etara eta zapatuan 12:00etatik 13:30era. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.