Estreinatu eta lehen asteburuan, Irati pelikularik ikusiena izan zen Euskadin eta bigarren estreinaldirik onena eskuratu zuen Estatu mailan, zazpigarren lekuan. Bigarren asteburuan ere, Euskal Herriko filmik ikusiena izan zen eta guztira, 82.000 ikusle baino gehiago izan zituen pelikula estreinatu osteko lehen 10 egunetan.
Ikusiena izan ezik, kritikoen aldetik ere aitortza jaso du, sari modura. Sitgeseko zinemaldian bi sari eskuratu zituen, Donsostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zineman beste bat eta Goya sarietan bost izendapen izan zituen euskarazko film horrek.
Sinopsia
VIII. mendean hasten da Irati filma, Karlomagnoren armada Pirinioak sarraskitzen ari zeneko garaian. Hari aurre egiteko, ibarjaunak laguntza eske jotzen du bertako jainko zaharrengana, zeinak desagertzeko zorian baitaude kristautasunaren eraginez.
Odolezko itun baten bitartez, ibarjauna baskoi paganoak etsaia garaitzen du, trukean bizia emanda, baina lehenago, Eneko semeari hitzemanarazten dio ibarjaun zuzena izango dela. Urte batzuk beranduago, Eneko, jada heldua eta kristau fedean hezia, umetan egindako promesa betetzera doa; baina, orduan, aitaren gorpua, frankoei hartutako altxorrarekin batera lurperatu zutena, modu ulertezinean desagertzen da. Horrek zalantzan jartzen du haien leinua.
Enekok berreskuratu egin beharko ditu bere patua betetzeko, eta horretarako ezinbestekoa izango du ibarreko gazte baten laguntza, Irati izeneko pagano batena. Haitzulo baten barrenean dagoen Karlomagnoren altxorra lortzeko asmoa dute. Bertakoen arabera, jainkosa boteretsu bat bizi da han: Mari. Eneko noble gaztea Pirinioetako baso horietan murgilduko da, aitaren gorpuaren bila eta Iratiren laguntzarekin mundu mitologiko ilun bat ezagutuko du.