Estaziñoko parkearen egoerarekin lotutako hausnarketa partekatu du B.M. herritarrak. Oro har, parkearen mantenua hobetzea eskatzen du: dauden belarrak moztea, harriak bere tokian jartzea eta garbitzea. “Ikusten dira iltzeak bistan, zakarrontzia dago beti gora arte zikinkeriaz beteta eta hango maldan dago arbola bat botata eta umeak dabiltza egunero bertan, horrek daukan arriskuarekin. Nire ustez, hilean behin mantenu-lanak egin beharko lirateke pixka bat txukun lagatzeko”.