MATRIKULAZIO-EPEA

Gaurtik eman daiteke izena datorren ikasturtean doakoa izango den Haurreskola zerbitzuan

Ubane Madera Zangitu 2023ko api. 24a, 09:26

Gaur, apirilaren 24, zabalduko da Haurreskolan izena emateko epea, maiatzaren 16ra bitartean. 2022-2023an jaiotako umeei zuzendutako matrikulazio-epea da berau, Haurreskolan irailaren 6tik aurrera hasteko. Izena emateko, Haurreskolara bertara joan daiteke edo bestela online egin (artikulu barruan dago formularioa). Ikasturte honetan, Haurreskola zerbitzua doan izango da.

0-2 urte bitarteko umeei zuzendutako zerbitzua eskaintzen du Haurreskolak. Bi taldetan banatuta eskaintzen du zerbitzua, 0-1 urtekoendako bata eta 1-2 urtekoendako bestea. Ordutegia, berriz, da 08:00etatik 14:00ak arte eta 3 familiak (edo gehiagok) hala eskatuz gero, 16:00ak arte luzatzen dute ordutegia.

2023-2024. ikasturtea irailaren 6an hasiko da.

19 leku

Gaur egun, 10 umek erabiltzen dute Soraluzeko Haurreskola, 8 daude 1-2 urtekoen gelan eta beste 2ak 0-1 urtekoen gelan. Hori horrela, datorren ikasturterako, 0-1 urtekoen gelarako daude zortzi plaza libre eta 1-2 gelarako 11 plaza. 

Datorren ikasturterako plaza eskuratu nahi izanez gero, HEMEN KLIKATUTA eman daiteke izena. Edo bestela Haurreskolara bertara joanda. Frontoian dago Haurreskola, musika eskolaren beheko partean -telefonoa 94375 13 32-. Informazio gehiago nahi izanez gero edo Haurreskola bertatik bertara ezagutu nahi izanez gero, hara joateko gonbidapena egin dute Haurreskolako hezitzaileek, ateak zabal-zabalik dituztela. 

Behin matrikulazio-epea itxita, ekainean jakinaraziko dute zein ume onartu dituzten Haurreskolarako.
Haurreskolen Partzuergoko parte da Soraluzekoa, zerbitzu publikoa. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.