"Plazentziatar guztiak gonbidatuta daude bihar Ramadamaren amaierako ospakizunera"

Egoitz Unamuno 2023ko api. 20a, 17:11

Mohamed Alla eta Abdul Abdelkarim antolatzaileak.

Bihar, barikua, amaituko da Ramadana -musulmanek baraualdia egiten duten hilabetea- eta Soraluzeko komunitate musulmanak baraualdiaren amaiera ospatzeko jatordua antolatu du Zubi Nagusian. Hala, goizeko hamarretan hasi eta hamaika terdiak aldera arte, janaria eta tea eskainiko dizkiete hurreratzen diren herritar guztiei. 

Mohamed Alla da jaiaren antolaketan diharduen herritarretako bat eta berak azaldu du zein helbururekin antolatu duten ekimena: "Helburua da musulmanon kultura eta erlijioa plazentziatarrekin elkarbanatzea eta horregatik antolatu dugu ospakizuna Zubi Nagusian, elkarrekin egoteko eta elkar ezagutzea. Beraz, etorri nahi duzuen herritar guztiok gonbidatuta zaudete gure jakiak eta te goxoa dastatzera".