“Gai inportanteak” landuko dituzte Kooperatibaren urteko batzarrean

Ubane Madera Zangitu 2023ko api. 20a, 09:35

Datorren eguaztenean, apirilaren 26an, urteko batzarra egingo du Soraluze Kooperatiba Elkarteak. Besteak beste, kudeaketa aztertu, iazko kontuak onartu eta kontseilu zuzendari eta zaindaria aukeratuko dituzte. Horrekin batera, berritasunak ere landuko dituzte, “gai inportanteak” tarteko; hori horrela, elkarteko zuzendaritzak dei egin die bazkideei batzarrera joateko. 20:00etan izango da, antzokian.

Ohiko gaiekin batera, berritasunak ere aztergai izango dituzte Kooperatibaren urteko batzarren. Adibidez, saltoki arduradun berria hartzeko lan deialdiaren emaitzaren berri emango dute. Horrez aparte, bestelako “gai inportanteak” landuko dituztela ere iragarri dute eta beraz, batzarrera joateko dei berezia egin diete Kooperatibako bazkide diren 500 herritarrei.

Hitzordua 20:00etan izango da (19:30ean lehen deia), Herri Antzokian. Ohiko gaien artean, elkarteko zuzendaritza berrituko dute. Hain justu, azken bi urteotan presidente izan den Belen Callejaren eta idazkari izan den Mertxe Arenazaren karguak berritzeko bozketa egingo da, besteak beste. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.