Kejak eta eskarixak

Eskailerak txukuntzeko eskaria

Ubane Madera Zangitu 2023ko api. 19a, 14:55

Errekalde kaletik Gipuzkoa etorbidera igotzeko dauden eskailerak txukuntzeko eskaria egin du E.G. herritarrak. Dioenez, asunak eta bestelako belarrak daude eskaileretan nonahi. Horrez aparte, pare bat burdin lekutik aterata daude eta horrek bertan jolasean ibiltzen diren umeendako izan dezakeen arriskuaz ohartarazi du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.