Ingurura lasaitasunez begiratu eta askotan, oharkabean pasatzen zaigunari arreta jartzeko gonbita egiten du gaur, martitzena, inauguratuko duen erakusketak, Hurbil dituzu, behatu baino ez duzu erakusketak.
Txoriak dira argazkietako ardatz, Geoparkean bizi direnak, antolatzaileek dioten moduan, “hegaztiak ez dira apartekoak, nahiko arruntak baizik, eta, naturaren barrunbeak behatuz, inguruarekin, haren erritmoekin eta biztanleekin harremanetan jartzeko gonbita egiten” dute, Oliver Perezen eta Imanol Manterolaren argazkiak baliatua.
Gaur zabaldu eta maiatzaren 6ra arte izango da erakusketa ikusgai, lanegunetan 19:00etatik 20:30ak arte eta zapatuetan 12:00etatik 13:30ak arte.
Bestalde, Kontrargi Argazki Kolektiboak jakinarazi du VIII. Herriz Herri Argazki Rallyen Txapelketako zirkuituan sartu dela Soraluze, beste 11 herrirekin batera. Apirilaren 23an egingo dute aurtengo lehen rallya, Irunen. Azkena, berriz, Soraluzen izango da, azaroaren 19an.