Izen-ematea zabalik

'Lehen sorospenak haurtzaroan' ikastaroan izena emateko azken egunak

Egoitz Unamuno 2023ko api. 14a, 10:02

Guraso talde batek ikastaroa antolatu du umeei lehen sorospenak zela eman ikasteko, apirilaren 29an, goizez, 9etatik 13etara bitartean, Toralekua aretoan. Izen-ematea zabalik dago apirilaren 17ra  bitartean (datorren astelehena)

Ikastaroa lau ordukoa izango da eta bi atal nagusi landuko dira: lehen zatian, larrialdi baten aurrean egin daitekeenaren gaineko azalpen teorikoak landuko dira (09:00-11:00) eta, bigarrenean, ariketa praktikoak egingo (11:00-13:00). Saioa Gipuzkoako DYAko sorosleek gidatuko dute, nagusiki euskaraz, baina antolatzaileek jakinarazi dute norbaitek behar izanez gero, gaztelerarako itzulpena eskainiko dela. 

Izen-ematea debalde da eta online fitxa bete edo udaletxeko harrerara deitu behar da. Azken eguna apirilaren 17a da. 

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.