Babestutako albistea

Datorren ikasturtean, Haurreskola zerbitzua doakoa izango da

Ubane Madera Zangitu 2023ko api. 4a, 15:52

2023-2024 ikasturtean, Haurreskola zerbitzua doakoa izango da erabiltzaile guztiendako eta matrikulazio epea apirilean bertan zabalduko dute. Hain justu, apirilaren 24tik maiatzaren 16ra bitartean matrikulatu ahalko dira 2022-2023an jaiotako umeak. Horretarako bi aukera daude: Haurreskolara bertara joatea edo bestela online egitea. 

0-2 urte bitarteko umeei zuzendutako zerbitzua da Haurreskolak eskaintzen duena. Bi taldetan banatuta eskaintzen du zerbitzua, 0-1 urtekoendako bata eta 1-2 urtekoendako bestea. Ordutegia, berriz, da 08:00etatik 14:00ak arte eta 3 umek hala eskatu gero, 16:00ak arte luzatzen dute ordutegia.

2023-2024 ikasturtea irailaren 6an hasiko da.

Gaur egun, 10 umek erabiltzen dute Soraluzeko Haurreskola, 8 daude 1-2 urtekoen gelan eta beste 2ak 0-1 urtekoen gelan. Hori horrela, oraingoz, datorren urterako 2 ume bakarrik daude. 

Datorren ikasturterako plaza eskuratu nahi izanez gero, HEMEN KLIKATUTA eman daiteke izena. Edo bestela Haurreskolara bertara joanda. Frontoian dago Haurreskola, musika eskolaren beheko partean -telefonoa -94375 13 32. Haurreskolen Partzuergoko parte da Soraluzekoa, zerbitzu publikoa.