Apirilaren 27an, 07:00etan irtengo dira Soraluzetik Madrilerantz. Bazkalordurako ailegatu eta lehen egunean bertan Austriatarren Madrildik XVI.-XVII. mendeko Madrilera bitartekoak ikusiko dituzte: Ekialde Plaza, Errege Jauregia, Bailen Kalea… Almudenako katedrala eta Puerta del Sol ere bisitatuko dituzte lehen egunean.
Apirilaren 28an, berriz, goizean, autobusez Madrilgo panoramika eta hiriko eraikinik adierazgarrienak ezagutuko dituzte. Eta bazkalostean, Madrilgo Rialto antzokian, Mamma Mia musikala ikusiko dute.
Azkenik, zapatuan, Madrilen paseatuko dute, Erretiro parkea eta bertan dagoen Kristalezko Jauregia ikusiz, besteak beste. Ondoren, etxerako buelta hartuko dute, bidean, Covarrubias herrian geldialdia egin eta bazkalduz.
Izena martitzenetan edo eguenetan eman daiteke, Itxaropena elkartearen bulegoan. Martitzenetan, 11:00etatik 12:00etara. Apirilaren 4ra arte eman daiteke izena.
Izena eman baino lehen egin behar da bidaiaren ordainketa:
Euskadiko Kutxa: ES19 3035 0004 93 0040004910
Kutxabank: ES86 2095 5062 90 9121141776